'Los renglones torcidos de Dios' gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Guaixe 2022ko urr. 18a, 13:25

Urriaren 27an, 28an eta 30ean, osteguna, ostirala eta igandea, Oriol Paulo zuzendariaren filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean. 

Sinopsia: Alice ikertzaile pribatua ospitale psikiatriko batean sartuko da paranoia baten itxurak eginez kasu baterako frogak biltzeko: ospitaleratuta zegoen gizon baten heriotza, modu ez oso argian. Hala ere, biziko duen egoera ez da esperotakoa izango eta zalantzak izango ditu berak ere ez ote duen burua galdu. Mundu ezezagun eta zirraragarria agertuko zaio begien aurrean. Torcuato Luca de Tenaren izen bereko eleberriaren egokitzapena da.

Fitxa artistikoa: Bárbara Lennie, Eduard Fernández, Loreto Mauleón, Javier Beltrán, Pablo Derqui, Federico Aguado, Adelfa Calvo, Francisco Javier Pastor, Txell Aixendri.

Emanaldiak

  • Urriaren 27an, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.
  • Urriaren 28an, ostirala, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian. 
  • Urriaren 30ean, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian. 

Prezioa

  • Ikaslearen eguna: 3,5 euro.
  • Aurrez erositakoa: 4,5 euro.