'Fuego' zineforum filmaren emanaldia

Guaixe 2022ko urr. 18a, 13:35

Urriaren 27an eta 30ean, osteguna eta igandea, Claire Denis zuzendariaren drama emanen dute Iortia kultur gunean. 

Sinopsia: Elkar ezagutu zutenean, Sara Françoisekin bizi zen, Jeanen lagunik onenarekin. Orain, Jean eta Sara elkarrekin bizi dira duela 10 urte. Sarak François ikusten du kalean. François ez da konturatuko, baina bere bizitza bat-batean alda daitekeela sentitzen du. Aldi berean, Françoisek Jeanekiko harremana berriro hasiko du, eta Jeani berriro elkarrekin lan egitea proposatu dio. Hortik aurrera, denek kontrola galduko dute.

 

Fitxa artistikoa: Juliette Binoche, Vincent Lindon, Grégoire Colin, Bulle Ogier, Mati Diop, Issa Perica, Hana Magimel.

Emanaldiak

  • Urriaren 27an, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto txikian.
  • Urriaren 30ean, igandea, 19:30ean, Iortia kultur guneko areto txikian. 

Prezioa

  • Ikuslearen eguna: 3,5 euro.
  • Aurretik erositakoa: 4,5 euro.

Sariak: 2022ko Berlingo Jaialdiako Zilarrezko Hartza Zuzendaritzarik onenari.