Alegre eta Granizo bertsolariek X. Mariano Izeta Bertso Sariketa parte hartuko dute

Guaixe 2022ko urr. 21a, 10:03
Ekain Alegre eta Idoia Granizo IX. Mariano Izeta Bertso Sariketan. ARTXIBOA

Urriaren 21ean, ostirala, jokatuko da bertso sariketa Elizondon eta Erratzun.

16 eta 30 urte bitarteko Nafarroako hamasei bertsolarik parte hartuko dute hamargarren Mariano Izeta Bertso Sariketan. Urriaren 21ean, ostirala, jokatuko da, eta aldibereko bi kanporaketa izanen dira Errantzun eta Elizondo, zortzi bertsolari saio bakoitzean. Horietako sei gaueko finalerako sailkatuko dira. Parte hartuko duten bertsolarien artean Idoia Granizo eta Ekain Alegre altsasuarrak daude. 

Elizondoko Intza tabernan, 18:30ean, Mikel Lasarte Cia, Sarai Robles Vitas, Patxi Castillo Graciarena, Egoitz Gorosterrazu Elizagoien, Urko Gartzia Aleman, Ainara Ieregi Aranburu, Peio Ardaiz Gale eta Bittori Elizalde Soto ariko dira. Gaiak jartzen Alaitz Rekondo Ferrero ariko da. 

Ordu berean, Erratzuko Zubi-Punta ostatuan, Endika Legarra Nuin, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Ekain Alegre Gil eta Idoia Granizo Uribarrena altsasuarrak, Eki Mateorena Zozaia, Jabi Lezaun Landa, Etxahun Azkarraga Fernandez eta Beñat Astiz Isasi ariko dira. Gai jartzaile lanetan Ander Aranburu Arriola ariko da. 

Finala Elizondoko Kortarixar jatetxean jokatuko dute. 21:00etan afaria izanen da eta, ondoren, saioa izanen da. Zigor Gartzia Arregi Zian  arakildarra ariko da aurkezle lanetan, eta saio bakoitzeko lehenego hiru sailkatuek kantatuko dute. Finalerako afari eta sairako sarrerak bertsosarrerak.eus aterian eros daitezke16 eurotan.