Ángel Pérezen bigarren nobelaren aurkezpena

Guaixe 2022ko urr. 24a, 09:59

Itziar Pérez Argomaniz eta Ángel Pérez Miguel lehenengo nobelaren aurkezpenean. ARTXIBOA

Urriaren 25ean, asteartea, idazle altsasuarrak 'Afecto dominó' liburua aurkeztuko, Iortia kultur gunean. 

Morir para contarla izan zen Ángel Pérez Miguel idazle altsasuarraren lehenengo nobela, 2019. urtean kaleratu zuena. Urriaren 25ean, asteartea, 18:30ean, Iortia kultur gunean, Afecto dominó bigarren eleberria aurkeztuko du. Itziar Pérez Argoaniz kazetaria eta idazlearen alabak aurkeztuko du ekitaldia.