Ikus-entzunezkoen pantaila anitzean euskarak duen presentzia eskasarekin arduraturik, hainbat herri ekimen eta eragilek Pantailak Euskaraz mugimendua sortu zuten: "Indarrak batuz, egoera irauli eta euskarazko etorkizun bat lortzeko helburua dugu". Urriaren 27an, ostegunean, 19:00etan, euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko ekimenak Pantailak euskaraz: Ezinbesteko erronka hitzaldia emanen du Altsasuko Gure Etxean. Hitzaldia Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolatu du, Altsasuko Udalaren eta Sakanako Mankomunitateko Euskara zerbitzuaren laguntzarekin.