'DC Supermaskoten Liga' euskarazko familiarteko filmaren emanaldia

Guaixe 2022ko urr. 25a, 09:39

Abenduaren 4an, igandea, Jared Stern eta Sam Levine zuzendarien animazioaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean. 

Sinopsia: Krypto Supertxakurra eta Superman lagun banaezinak dira. Superbotere berberak dituzte eta elkarrekin borrokatzen dute krimenaren aurka Metropolisen. Superman eta Justiziaren Ligako gainerako kideak bahitzen dituztenean, Kryptok kaleko koadrila heterogeneo batekin topo egin (Ace Bati-untxaria, CV txerri vietnamita, Merton Dordoka eta Chip Urtxintxa) eta superheroiak erreskatatzen laguntzeko konbentzitzen ditu. Horretarako, beren barruan deskubritu berri dituzten botereak erabiltzen ikasi beharko dute.

Hizkuntza: Euskaraz.

Emanaldiak: Abenduaren 4an, igandea, 17:00etan, Iortia kultur guneko areto handian. 

Prezioa: 3 euro.