Futbola

Erregionala: Altsasuk ezin izan zuen Amaya mendean hartu

Guaixe 2022ko urr. 25a, 10:47

Erregional maila. Laugarren multzoa. Seigarren jardunaldia: Amaya 3 – Altsasu B 1

Erregional mailan Altsasu B-k ezin izan zituen Iruñean jokoan zeuden puntuak lortu. Altsasuarrek 3 eta 1 galdu zuten Amayaren kontra. Amaya taldea bigarren minuturako aurreratu zen, eta lehen zatian markagailuan ez zen mugimendu gehiagorik izan. Altsasu saiatu zen, baina 60. minutuan, zorigaiztoko jokalari batean Altsasuk ate propioan gola sartu zuen eta 9 minutu beranduago Amayakoen hirugarren gola iritsi zen. Partida bukatzear zegoela, 90. minutuan Altsasuko Beñat Mendezek margailua mustu zuen eta, aipatutakoa, 3 eta 1 galduta itzuli ziren altsasuarrak Iruñetik. 

Sailkapenean Beti Onak B taldea da liderra (16 puntu) eta Altsasu B bederatzigarren postuan dago (7 puntu). Datorren jardunaldian Altsasu B taldeak Beti Onak B liderra hartuko du Dantzalekun.