Futbola

Altsasuarren gol festa Dantzalekun

Guaixe 2022ko urr. 25a, 12:00

Emakumezkoen Preferente maila. Bosgarren jardunaldia: Altsasu 5 – Gazte Berriak 0

Altsasuko emakumezkoen futbol taldeak ospakizun ederra izan zuen larunbatean, aspaldiko partez. Izan ere, Alfonso Castellanok zuzentzen duen taldeak 5 eta 0 irabazi zion Antsoaingo Gazte Berriak taldeari. Maalen Berazak mustu zuen markagailua bigarren minutuan, eta atzetik Sonia Alonsok, Amal El Houndalik, Maddi Mariñelarenak eta ate propioan Gazte Berriak-ek sartutako gola iritsi ziren. Garaipen ederra izan zen, taldeari animo handia eman diona. Joan zen urteko denboraldi gogorraren ondoren, merezitakoa. 

Mutilbera taldea da Emakumezkoen Preferente Mailako liderra (15 puntu) eta Altsasu seigarren postura igo da (6 puntu). Asteburuan hirugarren jardunaldian atzeratutako jardunaldia jokatuko du Altsasuk, igandean, 16:30ean Marcilla Aurora taldea hartuko du Dantzalekun.