The Guilty Brigadek Altsasun hasiko du bira

Guaixe 2022ko urr. 25a, 12:08

The Guilty Brigade taldea. UTZITAKOA

Atarrabiako taldeak hamar urte bete ditu eta 'Queroseno' diskoa kaleratuko du, eta urteurren biraren lehenengo kontzertua Altsasuko Gaztetxean eginen du urriaren 29an, larunbata. Los del Rayo talde altsasuarrak kontzertua emanen du ere. 

The Guilty Brigade taldea Atarrabiako Gaztetxean 2012ko udan sortu zen eta X. urteurrena ospatzeko bira eginen dute. Biraren lehenengo kontzertua Altsasuko Gaztetxean eginen dute, urriaren 29an, larunbata, 22:00etatik aurrera. Egun bat lehenago, ostiralean, Queroseno diskoa kaleratuko dute. Iñaki Gasco altsasuarra taldeko gitarrista da. Haiekin batera Los del Rayo taldeak ¡Cuídate! diskoaren aurkezpen kontzertua emanen du ere. Sarrerak aurretik eros daitezke, 5 eurotan, Altsasuko Idergi tabernan. 

The Guilty Brigade Amerikako Estatu Batuetan, Gran Britanian eta abarren egiten zen musika izan zuten oinarri. Horrelako musika sortzeko elkartu zirela esan du Gartxot taldeko abeslariak. Hamar urte hauetan egoera, partaideak eta abar asko aldatu direla gaineratu du. Los del Rayo talde altsasuarrak ¡Cuídate! diskoa kaleratu berri du. Disko honekin etaba berri bat hasi dute, diskografia berri batean eta Iñaki Gasko gitarrista gehituz. 

 

Ostiralean Iñaki Gasko gitarristari egindako elkarrizketa The Guilty Brugaderi buruzko informazio gehiago Guaixe Astekarian.