Baztanen jokatu zen Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Baztango Udalak antolatzen duen X. Mariano Izeta bertso sariketa. Idoia Granizo eta Ekain Alegre altsasuarrek parte hartu zuten, eta Alegre sei finalisten artean egon zen, hirugarren postua lortuz (302 puntu). Sarai Roblesek jantzi zuen txapela, eta Ekhiñe Zapiainek bertso hoberenaren saria irabazi zuen.