Asteburuko gazte agenda kaleratu du Intxostiapunta gazte guneak, eta urriaren 31, Gau beltza, gertu dagoenez, urriaren 29ra, larunbatera, aurreratu dute ospakizuna. 1,5 eurotan emanaldi terrorifikoaz gozatzeko aukera izanen da Altsasuko gazte gunean, 18:00etatik aurrera.
Urriaren 28an, ostiralean, Sexgune zerbitzua izanen da, 17:30etik 19:00tara 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta eta 19:00etatik 20:30era 17 eta 30 urte bitarte zuzenduta. Doaneko zebitzua da, eta konfidenziala. Bakarrik edota lagunekin joateko aukera dago.