Sukaldaritza beldurgarria tailerra

Guaixe

Gau beltzerako prestatzeko tailerra eginen dute urriaren 28an, ostiralean, Altsasuko ludotekan. 

Urriaren 31n Gau beltza izanen denez, aurretik prestaketekin hasiko dira Altsasuko Txantxari ludotekan eta urriaren 28an, ostiralean, 15:30etik 16:45era, sukaldaritza beldurgarria tailerra eginen dute. 8 eta 12 urte bitarteko haurrei bideratutako ikastaroa da, eta ludotekan eman dezakete izena.