Altsasu piztu, iluntasuna bizi!

Guaixe 2022ko urriaren 28a

Urriaren 31n Gau beltza ospatuko dute Altsasun. 

Garai batean domu guztien egunaren bezperan egiten zuten Xanduli manduli ohitura berreskuratuz, kale erronda eginen dute urriaren 31n, astelehenean, 17:30etik aurrera, Iortia zabalgunetik, Iñigo Aritza ikastolak antolatuta. 19:00etan Kukuerreka elkartean merendurako elkartuko dira eta, ondoren, kantupoteoan aterako dira. Haur, gazte eta heldu mozorroa jantzita ateratzeko deia egin dute antolatzaileek.