Futbola

Beste garaipen bat Altsasurendako

Guaixe 2022ko aza. 1a, 12:20

Altsasu taldeko jokalariak, taldeen aurkezpenaren egunean.

Emakumezkoen Preferente maila. Lehen Multzoa. Hirugarren jardunaldiko atzeratutako partida: Altsasu 3 – Marcilla Aurora 2

Emakumezkoen Preferente mailan Altsasuk 3. jardunaldian atzeratutako partida jokatu zuen asteburuan eta Marcilla Aurora taldea hartu zuen igandean Dantzalekun. Altsasuarrek garaipenaren xendan jarraitu zuten partida ederra egin eta 3 eta 2 irabazi eta gero. 

Ongi hasi ziren Altsasuko neskak, Nerea Arellanok eta Sonia Alonsok sartutako golei esker 2 eta 0 aurreratu baitziren 28. minuturako. Minutu bat beranduago Marcillakoen gola iritsi zen, baina bigarren zatira arte markagailua ez zen gehiago mugitu. Bigarren zatian Altsasuk erasoan jarraitu zuen eta atzera ere Nerea Arellanok Erriberakoen atea zulatu zuen. Partida bukatzear zela 3 eta 2 gerturatu zen Marcilla, baina partida bukatuta, ez zen gehiagorako astirik egon. 

Sailkapenean Mutilbera B taldea da Emakumezkoen Preferente Mailako liderra (15 puntu). Altsasu seigarren postuan dago (9 puntu). Asteburuan seigarren jardunaldia dago jokoan eta Burladés izango du aurkari Altsasuak larunbatean, 17:45ean, Ripagainan.