Futbola

Erregionalean Altsasuk azken minutuan galdu zuen liderraren kontra

Guaixe 2022ko aza. 1a, 09:30

Altsasu B erregional mailako taldea, taldeen aurkezpen egunean.

Erregional maila. Laugarren multzoa. Zazpigarren jardunaldia: Altsasu B 0 – Beti Onak B 1

Erregional mailan, Altsasu B taldeak Beti Onak B liderra hartu zuen igandean Dantzalekun. Partida oso lehiatua izan zen, zaila. Bi taldeak modu guztietara saiatu ziren, eta partida husnako berdinketarekin despedituko zela zirudienean Eneko Petrik Beti Onaki garaipena eman zion eta hiru puntuek ihes egin zuten Dantzalekutik, Altsasuren penarako. 

Beti Onak B taldeak lidergoari eutsi dio (19 puntu) eta puntutara berdinduta dago bigarren den Arrotxapea B taldearekin. Altsasu bederatzigarren postuan dago (7 puntu). Asteburuan zortzigarren jardunaldia dago jokoan eta Altsasu B-k sailkapenean laugarren den Berriozar izango du aurkari larunbatean 15:30ean Berriozarren.