'Euskal iheslari politikoen bizipenak', Kukuerreka elkartean

Guaixe 2022ko azaroaren 1a

Azaroaren 3an, osteguna, Jaione Dorai Oskotzek eta Ernesto Pratz Urtzainkik 'Bestaldean' liburuaren aurkezpena eginen dute Altsasun. 

Bestaldean. Euskal iheslari politikoen bizipenak liburuaren aurkezpena izanen da azaroaren 3an, osteguna, 19:00etan, Altsasuko Kukuerreka elkartean. Aurkezpenean Ernesto Prat Urtzainki Littel eta Jaione Dorai Oskotz egileak egonen dira. Sarrera irekia da. Ondoren, pintxo potea izanen da.