Azaroaren 11n, Kantaitan Afaria

Guaixe 2022ko aza. 1a, 10:43

2021ko Kantaitan Afria. ALTSASUKO EHE

Altsasuko Euskal Herrian Euskarazek Kuxkuxturekin afaria antolatu du. Txartelak azaroaren 4ra arte eros daitezke. 

Altsasun Euskaraz! egitarauaren barruan Euskal Herrian Euskaraz elkarteak, Sakanako Mankomunitateko Euskara zerbitzuaren laguntzarekin, Kantaitan 2022 Afaria antolatu du azaroaren 11rako, ostirala, 21:30etik aurrera, Kukuerreka elkartean. Kantuan laguntzeko Kuxkuxtu taldea egonen da. Txartelak Lezea, Guatxori eta Idergi tabernetan eros daitezke, 15 eurotan, azaroaren 4ra arte.

EHEk antolatu duen egitarauaren barruan urriaren 27an Pantailak Euskaraz egintasmoak Pantailak Euskaraz: Ezinbesteko erronka hitzaldia eman zuen, eta abenduaren 1ean, osteguna, 19:00etan, Gure Etxea eraikinean Egia - Aitortza - Erreparazioa emanaldi eta solasaldia eginen dute.