'Hoy puede ser mi gran noche' antzezlanaren emanaldia

Guaixe 2022ko aza. 1a, 09:18

'Sendaberri, Paisaia eseniko berriak' programaren barruan, azaroaren 12an, larunbata, Teatro en Vilo konpainiaren antzezlana izanen da Iortia kultur gunean. 

Nafarroako Antzoki Sareak, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Departamentuaren laguntzarekin, Sendaberri, Paisaia eszeniko berriak programa martxan jarri zuen herrialdetik arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko helburuarekin. Ikuskizun desberdin eta berritzaileak proposatzen ditu Sendaberrik, eta horren baitan, azaroaren 12an, larunbata, 19:30ean, Hoy puede ser mi gran noche antzezlanea izanen da, Iortia kultur gunean. 1990ko hamakadako Galiziako orkestra abeslari baten eta bere alaben istorioa kontatzen du lanak. 

'Hoy puede ser mi gran noche' antzezlana

Sinopsia: Ikuskizun honetan, aktore bat eta bere ahizpa musikaria ahots ugaritan zabaltzen dira iraganera bidaia zirraragarria egiteko, exotismoz betetako mundu batera, egunen batean izan nahi genuenaren eta garenaren amalgama bitxi hori ulertzeko. Jada ez dagoenaren, izan zitekeenaren eta izan ez zenaren ospakizuna, galtzaileei egindako kantu bat, beti haien unearen zain egoten direnei egindakoa.

Fitxa artistikoa

  • Testua: Noemi Rodríguez
  • Zuzendaritza: Andrea Jiménez
  • Antzezleak: Noemi Rodríguez, Darlene Rodríguez
  • Eszenografia: Monica Borromello
  • Jantziak: Paola de Diego, Sigrid Blanco, Candela Ibañez
  • Bideoa: Ro Gotelé
  • Koreografia: Amaya Galeote
  • Argiztapena: Miguel Ruz
  • Zuzendaritzako laguntzailea: Macarena Sanz
  • Argazkia: Danilo Moroni
  • Aholkularitza dramaturgikoa: Eva Redondo Llorente​
  • Prentsa: María Díaz
  • Produkzioa: Teatro En Vilo
  • Banaketa: Proversus

Emanaldia: Azaroak 12, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur guneko areto handian.

Prezioa: 9 euro (Iortia kultur guneko webgunean edo txarteldegian).

Sariak: Teatro en Vilo antzerki konpainiak hainbat sari irabazi ditu, besteak beste, OJO sariak.