'El Vasco' zineforum filmaren emanaldia

Guaixe 2022ko aza. 1a, 10:59

Azaroaren 3an eta 6an, osteguna eta igandea, Jabi Elortegi zuzendariaren filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean. 

Sinopsia: Mikel Euskal Herrian bizi da, langabezian dago, neskalagunak beste batengatik utzi berri du eta bere bizitzak eta inguruko guztiak ez duela ezer balio sentitzen du. Beste modu batez esatearren, Euskadi gorroto du. Horregatik, Facebook bidez bakarrik ezagutzen duen bigarren osaba baten proposamena onartu eta Argentinara joatea erabakiko du, osaba (bere aitona baten Argentinara emigratutako arrebaren semea) Argentinan muntatzen ari den enpresara lan egitera. Hala ere, Argentinara iristen denean espero ez zuen zerbaitekin egingo du topo: arbasoen lurra inoiz zapaldu ez duten argentinarrak bizi diren Euskadi txiki batera iritsi da, baina pasioz eta modu idealizatuan bizi dute. Jakina, Euskal Etxea zapaltzen ari den unetik, euskaldun super moduko bat bihurtuko da kolonia guztiarentzat.

Fitxa artistikoa: Joseba Usabiaga, Itziar Aizpuru, Eduardo Blanco, Inés Efrón, Laura Oliva, Analía Juan, Hernan Sevilla.

Emanaldiak

  • Azaroak 3, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto txikian. 
  • Azaroak 6, igandea, 19:30ean, Iortia kultur guneko areto txikian. 

Prezioa

  • Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro. 
  • Aurretik erositakoa: 4,5 euro.