"Zoragarria" izan da Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Barranka Txirrindularitza Taldearekin urtero antolatzen duen BTT irteera. Urriaren 20ean Burgosera joan ziren irteeran parte hartu zuten txirrindulariek, eta Medina de Pomarretik Puentedeyra joan eta etorria "ikusgarria" izan zela nabarmendu dute guztiek.