Intxostiapuntan Gozamenez asteburua izanen dute

Guaixe 2022ko aza. 4a, 12:05

Gozamenez film laburren sari banaketa. ARTXIBOA

Azaroaren 4an eta 5ean, ostiralean eta larunbatean, sexualitateari eta gazteriari buruzko programaren bi ekimen izanen dira Altsasuko gazte gunean. 

Gozamenez programak gazteen artean sexualitatearen inguruan lantzeko jarduerak, dinamikak, jolasak, lantegiak eta abar egiten ditu, beiere adituen laguntzarekin, eta azaroaren 4an eta 5ean, ostiralean eta larunbatean, 18:00etatik aurrera, bi ekimen izanen dira Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean: Bingozamenez ostiralean eta Gozamenez Kutxa larunbatean.