Euskaraldian izena emateko eta gehiago

Guaixe 2022ko aza. 4a, 13:08
2020ko Euskaraldian izena emateko mahaia Altsasun. ARTXIBOA

Altsasuko batzordeak hizkuntza ohiturak aldatzeko egitasmoa prestatzen joateako zenbait hitzordu jarri ditu; besteak beste, azaroaren 11n eta 13an.

Euskaraldian izena emateko eta txapa hartzeko, eta banderolak, zapiak eta poltxak erosteko mahaiak jarriko dituzte egitasmoaren hasierara arte Altsasuko zenbait txokotan. Bertan ere ariketa sozialarekin bat egiteko photocalla izanen da. Azaroaren 4an eta 11n, ostirala, 19:00etatik 21:00etara, Gure Etxean izanen da mahaia, eta azaroaren 5ean, larunbata, 11:00etatik 13:00etara, San Juan plazan. Azaroaren 13an, 12:30etik 14:30era eta azaroaren 17an, Euskaraldiaren hasieraren bezperan, 19:00etatik 21:00etara, Gure Etxean izanen dira.