Euskaraldian izena emateko eta txapa hartzeko, eta banderolak, zapiak eta poltxak erosteko mahaiak jarriko dituzte egitasmoaren hasierara arte Altsasuko zenbait txokotan. Bertan ere ariketa sozialarekin bat egiteko photocalla izanen da. Azaroaren 4an eta 5ean, ostirala eta larunbata, Gure Etxean eta San Juan plazan izanen dira, hurrenez hurren, eta azaroaren 11n, ostirala, 19:00etatik 21:00etara, azaroaren 13an, igandea, 12:30etik 14:30era eta azaroaren 17an, osteguna, Euskaraldiaren hasieraren bezperan, 19:00etatik 21:00etara, Gure Etxean izanen dira.