Azaroaren 17an, osteguna, hasiko dira Euskaraldirako motorrok berotzen Altsasun. 19:00etan egitasmoa iragartzeko auto karabana eginen dute suhiltzaileen ondoko aparkalekutik aterata. Bitartean, 19:00etatik 21:00etara, izena emateko eta txapak jasotzeko aukera izanen da Gure Etxean. Azaroaren 18an, ostirala, 20:00etan, Foru plazan, egitasmoaren hasiera festan herriko zortzikoa dantzatuko dute. Ondoren, txapa jartze kolektiboa izanen da.