Altsasuko mendigoizaleak Leirera joanen dira

Guaixe 2022ko azaroaren 4a

Azaroaren 6an, igandean, Altsasuko mendizale taldeak Leire monastegitik abiatuta hamabi kilometroko ibilbidea antolatu du.

Altsasuko Mendigoizaleak taldeak 08:00etan, Erkuden kalean duen egoitzan jarri dute zita, kotxeetan Leire monstagira abiatzeko. Bertatik hamabi kilometroko ibilbidea eginen dute: Leireko monolitotik, Arangoititik, Hartzaren pasabidetik, Erronkarien kañadatik, Golotxosetik eta Yerbabuenatik pasako dira.