Futbola

Berriozartik hiru punturekin etorri zen Altsasu

Guaixe 2022ko aza. 8a, 10:20

Erregional mailan garaipen garrantzitsua lortu du Altsasu B-k

Erregional mailan Altsasuk Berriozarren kontra jokatu zuen, azken hauen etxean. Gauzak ongi hasi ziren Altsasurendako, Alain Davilak lehen minuturako Altsasu aurreratu zuelako. Pozak gutxi iraun zuen, 12. minutuan Berriozarrek berdindu zuelako, eta hortik aurrera bi taldeak zerotik hasi ziren berriz. Historia errepikatu zen, Joaquin Angelek Altsasuren bigarrena sartu zuelako, baina atsedenaldia baino lehen Berriozarren bina berdintzea lortu zuen. 

Bigarren zatian berdinketa haustera atera ziren bi taldeak. Partida lehiatua izan zen, 53. minutuan Joaquin Angelek bere bigarren gola sartu zuenera arte. Altsasuk errenta ongi defendatzen jakin zuen, eta bost minuturen faltan laugarren gola sartu zuen Mikel Etxaizek, partida erabakita utzita. 

Erregional mailako liderra Beti Onak B taldea da (22 puntu). Irabazi eta gero, Altsasu zortzigarren postura igo da (10 puntu). Asteburuan Altsasuk San Fermin ikastola hartuko du Dantzalekun.