Futbola

Altsasuk jipoi gogorra jaso zuen

Guaixe 2022ko aza. 8a, 11:52

Burlatatik hiru punturik gabe itzuli ziren Altsasuko neskak

Emakumezkoen Preferente mailan une gozoa bizi zuen Altsasuk, azken hiru partidetan garaipen politak lortuta. Baina Burladés taldeak altsasuarren bolada ona apurtu zuen larunbatean, eta ez edonola, altsasuarrek jipoi ederra hartu baitzuten Ripagainan, 6 eta 0 galdu baitzuten. 

Mutilberak jarraitzen du Emakumezkoen Preferente mailako lider (16 puntu). Altsasu seigarren da (9 puntu). Gertatutakoa ahaztu beharko du Altsasuk, asteburuan Dantzalekun Universidad de Navarra taldea hartuko baitu.