'Black is beltza II: Ainhoa' zineforum filmaren emanaldia

Guaixe 2022ko aza. 8a, 09:31

Azaroaren 10ean eta 13an, osteguna eta igandea, Fermin Muguraza zuzendariaren filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean. 

Sinopsia: Ainhoa mirariz jaio zen La Pazen (Bolivia) Amanda ama atentatu parapolizial batean eraila izan ondoren. Kuban hazi eta 1988an, 21 urterekin, Euskal Herrira abiatuko da Manex aitaren lurraldea ezagutzera. Gatazka errepresibo betean, Josune kazetari konprometitua eta bere lagun koadrila ezagutuko ditu. Horietako bat heroina gaindosi baten ondorioz hiltzen denean, Ainhoa eta Josune iniziazio-bidaian murgilduko dira Libano, Afganistan eta Marseilla hirian barrena. Gerra Hotzaren azken urteak dira eta biak ala biak narkotrafikoko sareek trama politikoekin elkartzen diren mundu ilunean barneratuko dira.

Fitxa artistikoa: Animazioa. 

Emanaldiak:

  • Azaroak 10, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto txikian. 
  • Azaroak 13, igandea, 19:30ean, Iortia kultur guneko areto txikian. 

Prezioa

  • Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.
  • Aurretik erositakoa: 4,5 euro.