'Los músicos de Bremen' familiarteko ikuskizunaren emanaldia

Guaixe 2022ko aza. 9a, 09:53

Azaroaren 13an, igandea, Nacho Vilar konpainiaren antzerki musikalaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean. 

Sinopsia: Asto bat, txakur bat, katu bat eta oilar bat betidanik bizi izan diren baserrietatik alde egitera behartuta daude, gauza sorta batekin eta etorkizuna zein izango den jakin gabe. Ez dute elkar ezagutzen, baina zelaietan barrena egindako bidaian elkartzen hasiko dira. Apurka-apurka musikari izateko nahiarekin bat egiten dutela deskubrituko dute eta abesti eta dantzen artean musikaren hiririk nagusiena den Bremenera joatea erabakiko dute. Laster konturatuko dira eskualdean badaudela ametsak lapurtzen dituzten lapurrak. Gure animalia maitagarriek ez dakite Bremenera iritsiko diren, baina gauza bat argi dute: elkarrekin egotean garrantzitsuena bidea da.

Fitxa artistikoa

  • Antzezleak: Sergio Alarcón, Paco Beltrán, Rosalía Bueno, Jessica Cerón, Jacobo Espinosa, Alfonso Martínez, Toni Olmedo, Adrián Quiñones. 
  • Dramaturgia: Juan Montoro Lara
  • Zuzendaritza: Jorge Fullana
  • Konpainia: Nacho Vilar Producciones

Emanaldia: Azaroaren 13an, igandea, 17:00etan, Iortia kultur guneko areto handian. 

Prezioa: 7 euro.