GENEren ikastaroa hartuko du Intxostiapuntak

Guaixe 2022ko aza. 10a, 11:12

Intxostiapuntan egindako ikastaro bat. ARTXIBOA

Hurrengo hiru larunbatean aisialdiko jarduera inklusiboak behar bereziak dituzten pertsonekin ikastaroa eginen da.

Nafarroako Gazteriaren Institutuaren menpekoa da Gazteekin Jarduerak Egiteko Nafarroako Eskola (GENE). Haren egitekoa da Nafarroako gazteei hezkuntza ez formala egokia eskaintzea. Horretarako, hainbat ikastaro antolatzen ditu gazteei zuzenduta. Eta II. Gazteria Planaren barruan, GENEk ikastaro bat antolatu du Intxostiapunta gazte gunean. Hurrengo hiru larunbatetan (azaroak 12, 19 eta 26) izanen da, 09:00etatik 13:00etara. Aisialdiko jarduera inklusiboak behar bereziak dituzten pertsonekin ikastaroan izena eman nahi duenak 608 617 778 telefonora hots egin beharko du.