Igeriketa

Sakanako Igeriketa taldekoak, lehian

Guaixe 2022ko aza. 15a, 12:00

Txapelketan parte hartu zuten Sakanako Igeriketa Taldeko kimuak, Olatz Azazeta entrenatzailearekin. UTZITAKOA

Nafarroako Kirol Jokoen Kimuen Txapelketako lehen jardunaldia jokatu zen Zelandin

Azaroaren 5ean Nafarroako 9 klubetako 80 igerilarik hartu zuten parte Altsasuko Zelandi igerilekuetan jokatutako Nafarroako Kirol Jokoen Kimuen Igeriketa Txapelketako lehen jardunaldian. Sakana Igeriketa Talde arduratu zen guztia antolatzeaz, eta klubeko zortzi igerilarik hartu zuten parte: Nahia Olaiz Aldaz, Unai Fernandez Huarte, Mikel Razquin Cuervo, Aitzol Zelaia Larrea, Oihan Andueza Etxaiz, Ekaitz Berdud Mazkiaran, Luca Tome Lanchares eta Asier Razkin Andueza. 100 metro bularretan eta 400 metro libretan hartu zuten parte. Giro bikaina izan zen txapelketan. 

Sakana Igeriketa Taldetik adierazi dutenez, “gure igerilariak primeran aritu ziren, oso denbora onak lortuz”. Olatz Azazeta Pelaez entrenatzailea ere “oso pozik” dago igerilari sakandarrak egindako lanarekin. Gainontzeko taldekideengandik jasotako laguntza eta berotasuna eskertu zuten.