Larreen eta herri-lurren gaineko kuotak ordaintzeko garaia

Guaixe 2022ko aza. 15a, 11:18

Artaldea larrean. ARTXIBOA

Udalaren herri lurrak hartuak dituztenek aurtengo kuotak ordaindu beharko dituzte.

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, Altsasuko Udalak jakinarazi du abenduaren 17an bukatuko dela larreen eta herri lurren gaineko 2022ko kuotak borondatez ordaintzeko epea. Helbideratutako ordainagiriak azaroaren 15ean kargatuko dira kontu korronteetan. Ordainagiriak helbideratu gabe dituztenek La Caixako edozein bulegora jo eta han ordain dezakete, ordainagiria aurkeztuta. Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.