Trafikoak urteko lehen heriotza ekarri du

Guaixe 2022ko aza. 8a, 11:08

Ezkerretan dagoen zebrabidean izan zen ezbeharra. ARTXIBOA

Ibilgailu batek harrapatuta hil zen hiru urteko neskatoa Altsasun.

Trafiko ezbeharrek utzitako hildakoen Sakanako aurtengo kontagailua astelehenean jarri zen martxan. Ibilgailu batek harrapatu eta hil egin zen Altsasuko hiru urteko neskato bat. Trengeratoki ondoko bidegurutzean izan zen ezbeharra, NA-8505 errepidearen eta Sorgingainbehera kalearen arteko bidegurutzean dagoen zebrabidean. Osasun zerbitzuek ezin izan zuten ezer ez egin umearen alde. Joan den urtean bi oinezko sakandar hil ziren trafiko ezbeharretan.