'As bestas' gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Guaixe 2022ko aza. 14a, 13:47

Azaroaren 24an, 25ean eta 27an, osteguna, ostirala eta igandea, Rodrigo Sorogoyen zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean. 

 

SinopsiaAntoine eta Olga bikote frantziarra aspaldi bizi dira Galizia barneko herrixka batean. Bertan bizimodu lasaia daramate, baina bertakoekin duten harremana ez da nahiko luketen bezain idilikoa. Anta anaiak beraien bizilagunak dira eta beraiekin izango duten gatazka baten ondorioz, tentsioa areagotuko da eta egoera itzulezina izango da.

Fitxa artistikoa: Marina Foïs, Denis Menochet, Luis Zahera, Diego Anido, Marie Colomb.

Emanaldiak

  • Azaroak 24, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian. 
  • Azaroak 25, ostirala, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian. 
  • Azaroak 27, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto handian. 

Prezioak
Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldegian.

  • Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.
  • Aurretik erositakoa: 4,5 euro.