'La maternal' zineforum filmaren emanaldia

Guaixe 2022ko aza. 14a, 13:54

Azaroaren 24an eta 27an, osteguna eta igandea, Pilar Palomero zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean. 

Sinopsia: Carlak 14 urte ditu eta neskato desafiatzaile eta errebeldea da. Herri bateko kanpoaldean bizi da, errepideko jatetxe zahar batean, bere ama ezkongabe gaztearekin. Ez da eskolara joaten eta egunak Efrain lagunarekin ematen ditu. Gizarte-laguntzailea bost hilabeteko haurdun dagoela konturatuko da eta Carla ‘La Maternal’ ama adingabeentzako zentroan sartuko da. Neskek, euren haurtxoekin, aurre egin beharko diete helduen mundu berri horri, horretarako prestatzeko astirik izan ez duten arren.

Fitxa artistikoa: Carla Quílez, Àngela Cervantes, Jordan Dumes, Pepe Lorente, Olga Hueso, Rubén Martínez, Gal-la Sabaté, Neus Pàmies.

Emanaldiak

  • Azaroak 24, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian. 
  • Azaroak 27, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian. 

Prezioak:
Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian. 

  • Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro. 
  • Aurretik erositakoa: 4,5 euro.