'Asemejanza' erakusketa Altsasun

Guaixe 2022ko aza. 14a, 14:04

Juan Moreno iruindarraren eta Oier Pesquera eibartarraren lanen erakusketa izanen da abenduaren 2ra arte Iortia kultur gunena. 

Urrezko proportzioan jolasten diren forma konstruktibistek espazioa kontrolatzen duten sentzizioak bilatzen dituzte Juan Moreno iruindarrak eta Oier Pesquera eibartarrak Asemejanza erakusketan. Azaroaren 4tik abenduaren 2ra arte Iortia kultur guneko erakusketa aretoan izanen da, astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:00etara, larunbatean ikuskizun gunetan hasi baino ordu bat lehenago eta igandetan 18:30etik 20:30era.