Futbola

Altsasu eta San Fermin ikastola parez pare

Guaixe 2022ko aza. 15a, 13:10

Erregional mailako partida puntu banaketarekin despeditu zen

Igande arratsaldean Erregional mailako Altsasu B-k San Fermin ikastola hartu zuen Dantzalekun. Partida berehala alde jarri zitzaion Altsasuri, hirugarren minuturako Eneko Verak San Fermin ikastolaren atea zulatu zuelako. Altsasuk ez zuen partida erabakita utzi eta hori izan zen bere akats nagusia, 50. minutuan San Fermin ikastolak berdindu zuelako. Bi taldeak partidari buelta ematen saiatu ziren, baina puntu banaketarekin despeditu zen partida. 

Erregional mailako liderra Beti Onak B taldea da (25 puntu). Altsasu zortzigarren da (11 puntu). Asteburuan sailkapenean zazpigarren den Kirol Sport izango du aurkari Altsasuk, Orkoienen. Arerio zuzenen arteko partida izango da.