Futbola

Altsasuk puntu garrantzitsua lortu zuen azken unean

Guaixe 2022ko aza. 15a, 14:15

Altsasu eta Universidad de Navarra parean aritu ziren

Emakumezkoen Preferente mailan Altsasuk Universidad de Navarra taldea hartu zuen Dantzalekun. Bi taldeak lehiakor atera ziren zelaira eta partida erritmo bizian hasi zen. 25. minutuan Universidad de Navarra aurreratu zen, baina Altsasuk ez zuen behera egin eta Lucia Rodriguezek bana berdindu zuen bost minutura. Bigarren zatian berdinketa apurtzen saiatu ziren bi taldeak eta atzera ere Universidad de Navarra aurreratu zen, baina partida bukatzeko hiru minuturen faltan Maddi Mariñelarenak binako berdinketaren gola lortu zuen eta partida puntu banaketarekin despeditu zen. 

Sailkapenean Mutilvera B da liderra (19 puntu) eta Altsasu seigarren da (10 puntu). Hain zuzen ere igandean Mutilvera B liderra izango du aurkari Altsasuk Arangurenen, 18:30ean.