Bake epaile titularraren kargua betetzeko deialdia

Guaixe 2022ko aza. 16a, 11:29

Garbitoki udal eraikineko lehen solairuan dago bake epaitegia. ARTXIBOA

Abenduaren 5era arte aurkeztu daitezke eskabideak udaletxean.

Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, bake epaile titularraren kargua hutsik dago. Postu hori betetzeko interesa dutenek Altsasuko udaletxean aurkeztu beharko dituzte eskabideak. Instantziarekin batera, norberaren espedientea, titulu akademikoa, esperientzia eta merezimenduak aurkeztu behar dira. Kargurako aukera ez dute izanen funtzio judizialerako fisikoki edo psikikoki ezinduek; dolozko delituagatik kondenatu eta errehabilitazioa lortu ez dutenek; dolozko delituagatik auzipetu edo erruztatuak eta, absolbituak izan ez badira edo largespen-autoa eman ez bazaie, eta eskubide zibilak erabat egikaritzen ez dituztenek.