Tarima Beltza antzerki taldeko gonbidatuak

Guaixe 2022ko aza. 18a, 09:51

Azaroaren 26an, larunbata, 'Nunca es tarde si...' antzezlanaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. 

Tarima Beltza Altsasuko antzerki taldearen eskutik Castro Urdialesko Tela Marinera antzerki taldeak Iortia kultur gunea bisitatuko du eta Nunca es tarde si... komedia emanen du. Azaroaren 26an, larunbatean, 19:30ean, izanen da. Tarima Beltzak urtean daramatza antzerki taldeekin trukeak egiten eta Altsasura antzezlan berriak ekartzen, eta Castro Urdialesekoak aspaldiko lagunak dira. 

'Nunca es tarde si...' antzezlana

Sinopsia: Emi Bertaren etxera joan da bere maitale batekin zitarako prestatzen laguntzeko. Betiko lagunak dira, baina bizimodu guzitz desberdinak dituzte. Emi emakume atsegina eta bere senarrari leiala da duela hamabost urte galdu zuen arren, eta Berta extrobertida eta erotuta dago. Itxoiten duten bitartean honetaz eta besteaz hitz egiten dute, baita iraganaz ere. Bat-batean Emi bere hildako senarraren irudia agertzen zaio; hutsik gelditu da, bere bizitzak ez du zentzurik. Bertak gainera konpromiso berri interesgarriago bat dauke eta alde egin behar du. 

Fitxa artistikoa:

  • Egilea: Adaptación de Cena para dos de Santiago Moncada
  • Zuzendaritza: Viviana Blanch Tortella
  • Antzezleak: Mari Carmen Moja (Berta), Marien Gracia (Emi) y Mariano Gonzalez (Pedro)

Emanaldia: Azaroak 26, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur guneko areto handian.

Prezioa: 6 euro, Iortia kultur guneko webgunean edo txarteldegian.