'Kutxidazu bidea Ixabel' antzezlana musikalean

Guaixe 2022ko aza. 21a, 12:03

Abenduaren 3an, larunbata, Eukararen egunean, Demode Produkzioak konpainiaren ikuskizunaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean. 

Hiriko seme bat baserri batera joaten da euskara maila hobetzeko. Bertan konturatuko da ikastiko euskara eta baserrikoa ez direla berdinak. Gainera, Ixabel familiako alabak ordura arte ezezagunak zituen sentimenduak piztuko dizkio. Hori da Kutsidazu bidea Ixabel Joxean Sagastizabal liburuaren, antzezlanaren eta 2006 filmera eraman zuten istorioaren abiapuntua. Demode Produkzioak konpainiak orain musikal bihurtu du eta abenduaren 3an, larunbata, Euskararen egunarekin, Iortia kultur gunean ikusgai egonen da. Ikuskizunak Max sarietako musika ikuskizun onenaren saria irabazi zuen. 

Kutxidazu bidea Ixabel, musikala ikuskizuna

Sinopsia: Juan Martin gazte donostiarrak uda baserri batean igarotzea erabaki du, bere euskara maila hobetzeko. Berak ikasitako euskarak eta baserriko familiak hitz egiten duenak ez dutela antz handirik ohartuko da bertan. Juan Martínek bi auziri egin beharko die aurre: batetik, hizkuntza-arazoei, eta, bestetik, landa-inguruneaz ezer gutxi jakiteari. Horrez gain, Ixabel familiako alaba erakargarriak ordura arte ezezagunak zituen sentimenduak piztuko dizkio, eta inguruak ere zur eta lur utziko du, izan ere, musikaren bidez komunikatuko da berarekin.

Fitxa teknikoa

  • Egilea: Joxean Sagarsizabal
  • Dramaturgia: Aitziber Garmendia, Patxi Barco
  • Zuzendaritza: Patxi Barco
  • Musika zuzendaria: Joli Pascualena
  • Antzezleak: Xanti Korkostegi, María Redondo, Ainhoa Aierbe, Inaxio Tolosa, Karlos Ngema, Iker Huitzi, Josi Pascualena, Santi Romano
  • Jatorrizko musika: Iker Jutizi, Joli Pascualena, Santi Romano
  • Jatorrizko letra: Aiora Zulaika, Joli Pascualena, Patxi Barco
  • Eszenografiaren diseinua: Asier Izagirre
  • Eszenografirako ilustrazioak eta diseinu grafikoa: Aitziber Alonso
  • Soinuaren diseinua: Iker Huitzi
  • Soinu teknikaria: Josean Olaberri
  • Argiztapena: Xabier Lozano
  • Argiztapen teknikaria: Libory Barbez
  • Jantziak: AnaTurrillas
  • Jantzi bereziak: Josemi Errondosoro
  • Banaketa: Txalo banaketa
  • Produkzioa: Demode produkzioak
  • Produkzio burua: Joli Pascualena

Emanaldia: Abenduak 3, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur guneko areto handian. 

Prezioa: 13 euro. Iortia kultur guneko webgunean edo txarteldegian. 

Sariak: 2021eko XXIV. edizioko Max Sarietako musika ikuskizun onenaren saria. 

Trailerra