Energia komunitateei buruzko hitzaldia Altsasun

Azaroaren 29an, asteartean, Mendi Harango Ur Patzuergoak eta Energia komunitateen sareko kooperatibak antolatutako solasaldia izanen da Iortia kultur gunean. 

Energia soziala, gizartetik gizartearentzat leloa oinarri hartuta Energia komunitaeei buruzko hitzaldia eginen dute Rafa Larreina Energia komunitateen sareko kooperatibako presidenteak eta José Mari Martioda Mendi Haran Ur Patzuergoko kideak. Azaroaren 29an, asteartea, 19:00etan, izanen da Iortia kultur gunean.