Futbola

Altsasuk jipoi ederra jaso zuen Arangurenen

Guaixe 2022ko aza. 22a, 09:40

Mutilvera B liderrak ez zion aukerarik txikiena eman Altsasuri

Asteburuan Emakumezkoen Erregional Mailako zortzigarren jardunaldia jokatu zen. Mutilvera B taldeak zergatik den lider argi eta argi erakutsi zuen asteburuan Arangurenen, etxean. Liderrak ez zion inolako aukerarik eman Altsasuri, eta Altsasuko neskak 9 eta 0 galdu eta jipoi ederra jasota itzuli ziren Arangurendik. 

Sailkapenean Mutilvera B taldeak eusten dio lidergoari (22 puntu), Idoya bigarrenarekin puntutara berdinduta. Altsasu seigarren da (10 puntu). Porrota ahaztu eta datorren asteburura begira jarri dira altsasuarrak. Sailkapenean zazpigarren eta arerio zuzena den Valle de Egües taldea hartuko dute asteburuan Dantzalekun.