AEK Fest! eguna, azaroaren 26an

Azaroaren 26an, larunbata, Itsasi Euskaltegiak zenbait ekimen antolatu ditu, tartean afari 'elegantie'.

AEK Fest! antolatu du Itsasi Euskaltegiak azaroaren 26rako, larunbata, Altsasun. 18:30ean, Joxe Aldasororen bakarrizketa izanen da Arkangoa tabernan. Ondoren, 19:30ak aldera, Gartzia Ximenez kaleko Euskaltegian pote fest izanen da, eta 21:30ean afaria elegantea izanen da Arkangoa tabernan 20 eurotan.