Musika eta Dantza Eskolak Santa Zezilia ospatuko du

Azaroaren 22an musikarien zaindarien eguna da, eta Altsasuko musika ikasleek kontzertua eginen dute Iortia kultur guneran. Azaroaren 23an, asteazkena, fanfarreak kalejira eginen du, eta azaroaren 24an, osteguna, txistu taldearen kalejira izanen da. 

Santa Zezilia musikarien zaindaren eguna da azaroaren 22an, eta Altsasuko Musika eta Dantzako Eskolako ikasleek haien zaindariari omenezko ospakizuna eginen dute. Azaroaren 22an, asteartea, 18:30ean, Zezeili Deuna kontzertua emanen dute Iortia kultur gunean, ikasturte hontako lehenengo kontzertua. Azaroaren 23an, asteazkena, 19:00etan, eskolako Fanfarrearen kalejira izanen da, eta azaroaren 24an, osteguna, 16:30ean, eskolako Txistu Taldearen kalejira izanen da.