Futbola

Erregionalean Altsasu jipoituta itzuli zen Orkoiendik

Guaixe 2022ko aza. 23a, 10:44

Partida ongi hasi zen altsasuarrendako, baina ez zen hala bukatu

Erregional mailan Kirol Sporten kontra jokatu zuen Altsasuk. Gauzak oso ongi hasi ziren talde altsasuarrarendako, Eneko Verak lehen minutuan Altsasu aurreratu baitzuen, baina espejismo hutsa izan zen, Kirol Sportek berehala aginte makila hartu eta bata bestearen atzetik 5 gol sartu baitzizkion Altsasuri. 

Sailkapenean Beti Onak B taldeak jarraitzen du lider (25 puntu) eta Altsasu zortzigarren da (11 puntu). Igandean Altsasuk sailkapenean laugarren den San Jorge taldea hartuko du, 15:45ean, Dantzalekun.