Nazabalek artisten nazioarteko topaketa batean parte hartuko du

Guaixe 2022ko aza. 24a, 10:18
Itziar Nabal Tangerren nazioarteko artisten topaketa parte hartzeko. UTZITAKOA

Tangerren asteburuan zehar izanen den 'Hispano-Marokiar Adiskidetasunaren Laugarren Nazioarteko Topaketan' izanen da artista altsasuarra. 

Itziar Nazabal artista altsasuarra Tangerren, Marokon, dago ICIMM Mekki Moursiak Nazioarteko Kultur Institutuak antolatu duten nazioarteko topaketa batean parte hartzeko. Hispano-Marokiar Adiskidetasunaren Laugarren Nazioarteko Topaketa izanen da, eta bertan Marokoko, Espainiako estatuko, Palestinako, Tunisiako, Saudi Arabiako, Frantziako, Herberehetako eta Kanadako herrialdetako artistek parte hartuko dute, Itziar Nazabal barne. 

Bestetik, Hego Koreako Geojeko Haegeumgang The Museum-eko 2023ko Bederatzigarren Nazioarteko Arte Jaialdiko epaimahaietako kide bat izatea hautatua izan da altsasuarra.