Saskibaloia

Narum CBASK-ek garaipenaren bidea berreskuratu du

Guaixe 2022ko aza. 24a, 12:05

Aldiz, CBASK Ifuelek eta CBASK-Xabi Gorriz taldeak ez zuten bide hori hartu

Altsasuko CBASK saskibaloi taldeek txanponaren bi aldeak ezagutu dituzte. 

Gizonezkoen Bigarren Maila Interautonomikoan Narum CBASK talde altsasuarrak Sanignacio taldearen kontra jokatu zuten Errioxan, eta garaipen sendoa lortu zuten sailkapena ixten duen talde errioxarraren kontra, 43 eta 72. 
ENERparking Basket Navarra taldeak jarraitzen du lider (14 puntu), Logrobasket taldearekin puntutara berdinduta. Narum CBASK bosgarren postura igo da (10 puntu). Larunbatean talde altsasuarrak sailkapenean zortzigarren den Aranguren Mutilbasket taldea hartuko du Zelandin, 18:00etan. 

Gizonezkoen Bigarren Maila Autonomikoan zazpigarren jardunaldia jokatu zen asteburuan. CBASK Ifuel taldeak Valle de Egües C taldea hartu zuen Zelandin eta bi taldeek partida borrokatua eskaini zuten, baina azkenean Iruñerriko taldea gailendu zen, 10 punturen aldearengatik, 52 eta 62. 

Sailkapenean Navasket SM`new taldeak jarraitzen du lider (13 puntu) eta CBASK-Ifuel taldeak zortzigarren postuan jarraitzen du (9 puntu). Igandean talde altsasuarrak liderra izango du aurkari, Navasaket SM`new taldea, 16:00etan, Iruñeko Teresianen kiroldegian. 

Emakumezkoen Lehen Senior Mailan lehiatzen den CBASK-Xabi Gorriz Tattoos taldeko neskek Burlata A taldearen kontra jokatu zuten Iruñerrian. Burlata Altsasu baino gehiago izan zen eta azkenean 76 eta 47 irabazi zion talde altsasuarrari. 

Sailkapenean Navarro Villoslada B taldeak jarraitzen du lider (14 puntu) eta CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldea bosgarren postura jaitsi da (10 puntu). Larunbatean, 18:00etan, sailkapenean zazpigarren den San Ignacio taldea izango dute aurkari altsasuarrek San Ignacio kiroldegian.