Erkudengo Ama Abesbatza 1982. urtean sortu zuten eta aurten, beraz, 40 urte bete ditu. Urteurrena ospatzkeo abenduarena 16an, ostirala, arratsaldez, Gabonetako eta urteurren kontzertu berezia emanen dute Altsasuko elizan. Bertan urte hauetan abesbatzeko kide izandako askok parte hartuko dute, baita musikari gonbidatuak ere. Eliza aukeratzearen arrazoia da abesbatzarendako akustika "askoz" hobeagoa dela, izan ere, kultur etxen batean soinua "galtzen" da.