'Vasil' gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Guaixe 2022ko aza. 29a, 11:27

Abenduaren 1ean, 2an eta 4an, osteguna, ostirala eta igandea, Avelina Prat zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean. 

Sinopsia: Vasil gizon azkarra da, karismatikoa, eta brigdera eta xakera jokatzeko izugarrizko gaitasuna du. Bulgariakoa da, eta Espainiara iritsi zenetik kalean egiten du lo. Alfredo erretiroa hartutako arkitekto bat da, eta, bere alaba Luisaren harridurarako, etxean egun batzuk igarotzera gonbidatu du Vasil. Bi gizonek ez dute zerikusirik, baina zaletasun bera partekatzen dute: xakea. Ezberdintasunak alde batera utzita, Vasilek apurka-apurka Alfredok eraikitako hesiak apurtzea lortuko du. Izan ere, Vasilek betiko aldatzen ditu bere inguruko pertsonak.

Fitxa artistikoa: Ivan Barnev, Karra Elejalde, Alexandra Jiménez, Sue Flack, Susi Sánchez.

Emanaldiak

  • Abenduak 1, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto handian. 
  • Abenduak 2, ostirala, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto handian. 
  • Abenduak 4, igandea, 19:30ean, Iortia kultur guneko areto handian. 

Prezioa
Iortia kultur guneko webgunean eta txarteldegian. 

  • Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro. 
  • Aurretik erositakoa: 4,5 euro.